Berriak Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak hilaren 14tik aurrera eskau ahalko dira

Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak hilaren 14tik aurrera eskau ahalko dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen.pngEusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkataritza-Banaketa dinamizatzaileak prestatzeko beka programa martxan jarri du. 30 beken deialdia da, merkataritza-banaketaren arloan profesionalak prestatzeko eta 15.000 € ko laguntzarekin beka bakoitzeko. Bekak honakoa eskaitzen du: batetik 2 hilabeteko prestakuntza teorikoa da, beka behin betiko esleitu aurretik, eta bestetik 12 hilabeteko praktikaldia Euskal Herrian dagoen Merkatarien Laguntza Teknikorako Bulego batean edo merkataritza banaketarekin zer ikusia duen erakunde edo enpresa batean. Beka horiek eskatzeko epea abuztuaren 14an zabalduko da eta irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik.

 

Eskabideak aurkezteko epea 2013/08/14 an hasiko da eta 2013/09/13 an bukatuko da, ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte beka hauek:


• Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, urtebetetik gorako antzinatasunaz.

• Goi mailako unibertsitate titulazioaren jabe izatea, lehentasuna izango dute Enpresen Administrazioa eta Kudeaketan edo baliokidean tituludunak, Merkatuen ikerketan lizentziatuek eta Ekonomia edukia duen zuzenbide ikasketak dutenek.

• Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri bekak edo antzekoak dituzten beken onuradun ez izatea.

• 32 urte baino gehiago ez izatea

Informazio guztia eta eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapideak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Bulegotan (tfnoa 943 022565) edo interneteko : www.euskadi.net/comercio helbidean lortu daiteke, "Laguntzak eta dirulaguntzak" atalean, edo Iraurgi Berritzenera (Iraurgi Lantzen, S.A.) deituta 943 851100 (irailak 2 -tik aurrera).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut