Berriak Bittor Lizarralde omenduko du Udalak txupinazoan

Bittor Lizarralde omenduko du Udalak txupinazoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

programaurkezpen.pngBadatoz Andramaixek eta berrikuntzez beteta gainera. Herritarrek euren egindako zenbait proposamen kontuan hartu eta ekitaldi berriak izango dira aurten; besteak beste, haur eta gurasoen bazkari eta jolasak, koadrillen arteko kamiseta lehiaketa edo olinpiadak. Txupinazo garaian, berriz, Bittor Lizarralde izango du gogoan Udalak, azken hamarkadetan 18 bazkari herrikoia antolatzen zein beste hainbat ekitaldi kulturaletan laguntzen aritu den herritarra. Horrez gain, festa batzordeak zapi bereziak aterako ditu festetarako, tabernariek talde sonatuak ekarriko dituzte kontzertuetara... Azkoitiar guztiek parte hartu eta disfrutatzeko moduko egitaraua egiten saiatu da Udala, festa herrikoien aldeko batzordearekin, herriko eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean. Eta hala egitera animatu nahi ditu azkoitirrak: atera kalera, parte hartu eta disfrutatu. Aurtenguek sekulekuk izengoei! Hemen duzue aurtengo egitaraua (bihar bertan banatuko da etxez-etxe).

 

Egitaraua prestatzeko prozesua bera berezia izan da aurtengoan: Festa parte hartzaileago eta herrikoiagoen alde, herritarren proposamenak biltzeko ahalegin berezia egin du Udalak, bai Internet bidez, inkesta bidez eta bileretan herritarren iritzia eta ekarpenak bilduta. Proposamen ugari atera dira, eta horietatik batzuk jarriko dira martxan aurtengoan.Adin guztiei eta kolektibo guztiei zuzendutako festak antolatzen saiatu da Udala, baina arreta berezia jarri zioa aurten gazteen parte hartzeari, eguneko festa sustatzeari eta haurrei ere arreta berezia jarri zaie, gurasoekin batera plazan elkarrekin festarekin gozatzeko. Hala, abuztuaren 16an, ostiralean, haur eta gurasoen bazkari eta jolasak, egingo dira. Haurrak ere protagonista izan daitezen eta gurasoekin festan duten espazioa eta denbora konpartitu dezaten.

Aipatu, baitare, hondakin gutxiago sortze aldera ontzi berrerabilgarriak edo eta konpostagarriak erabiliko direla eta hor Zero Zaborri eta Festa batzordeari eskerrak eman nahi dizkio Udalak, gai honek duen garrantziaz jabetuta, egingo duten lan boluntarioagatik. Horrez gain, Udalak dei egiten die herritar guztiei herria txukun mantentzera eta hondakinak modu egokian sailkatzera. Bukatzeko, esan festa parekideen alde egiten duela Udalak. Festa eta lana modu parekidean elkarbanatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak eta inongo eraso sexistarik ez onartzera.

 

Egitarau osoa:

programazala.png

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bazkari herrikoietan izena emateko epea abuztuaren 7an zabalduko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut