Berriak Oinezkoentzako guneetan aparkatzen dutenen kontra neurriak zorroztu egingo dira

Oinezkoentzako guneetan aparkatzen dutenen kontra neurriak zorroztu egingo dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera,  errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut