Berriak Andramaixek denon artean prestatzen

Andramaixek denon artean prestatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

andramaipartehartzaile.png2013ko Andramaixek parte hartzaileagoak nola egin. Horren inguruan hausnartu zuten atzo herriko hainbat talde eta elkarteetako 20 bat herritarrek. Bereziki, haur eta gazteen parte hartzea nola indartu eta 18ko herri bazkariaren osteko giroa nola indartu aztertu zuten. Taldeka jarrita, ideia ugari bota zituzten herritarrek, eta horietatik interesgarrienak aukeratu zituzten. Besteak beste, honako ideiak agertu ziren: haur eta gurasoen arteko bazkaria eta jolasak antolatzea, koadrillen kamixeta lehiaketa bat egitea, txaranga eta 'ure-ure' ekimena berreskuratzea...

 

Ideia guzti horiek bildu ditu udalak, eta orain aurtengo festetan martxan jartzekoak diren aztertuko du, eta hala bada, programan sartzeko lanean hasiko da. Udalak eskerrak eman nahi dizkie saioan parte hartu duten guztiei eta gogora arazi nahi du edonolako ekarpen eta proposamenak entzuteko zabalik jarraitzen duela.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut