Berriak Izarraizko ibilbideak gida batean jaso dituzte, mendi gune hori sustatzeko

Izarraizko ibilbideak gida batean jaso dituzte, mendi gune hori sustatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

izarraitzbide.pngIzarraitz. Goietara ibilaldia gida publikatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen, Iraurgi Lantzenen eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren laguntzariekin. Mendizaletasuna eta turismoa uztartu nahi izan dituzte proiektu horrekin, Izarraitz eta bereziki Xoxote hemendik kanpo ezagutarazi, eta horregatik 10.000 ale argitaratu dituzte, inguruko turismo guneetan banatzeko. Hemen duzue gida eskuragai.

 

Xoxoteko aterpean bueltan eta Izarraitzen barrena hainbat bide egin daitezkeen arren, eskuko gidan bide horietako bi jaso dituzte, xehetasun guztiekin: Azpeitia-Xoxote (Iturritxikitik abiatuta) eta Attola-Xoxote. Ibilbide bakoitzaren luzeraz, bataz beste eskatzen duten denboraz eta desnibelaz gain, bidean zehar ibiltariak topatuko dituen beste hainbat ezaugarri eta xehetasun eskaintzen ditu gidak. Mapa batean, bi ibilbide nagusiez gain Izarraitzen egin daitezkeen beste batzuk ere jarri dituzte, Azkoititik Zestoarainoko eremukoak; eta, mapa berean, Izarraitzek eskaintzen dituen hainbat interesgune kokatu dituzte: Azketa, elurzuloa, eskalada gunea, baserriak, iturriak... Bestetik, teknologia berrietara egokitutako informazioa ere gehitu dute: horrela, gidako bi ibilbide nagusien eta beste lauren edukiak mugikorretara jaisteko QR kodeak txertatu dituzte argitalpenean. Azkenik, ostalaritza zerbitzuen informazioa ere jaso dute, Xoxoteko aterpeari arreta berezia eskainita.

Denera eskuko gidaren 10.000 ale argitaratu dituzte: 7.500 euskaraz eta gaztelaniaz, eta 2.500 ingelesez eta frantsesez. Iraurgi Lantzeko Jexux Mugikak azaldu zuenez, turismo guneetan jarriko dituzte eskuragarri: Loiolako turismo bulegoan, nekazalturismoetan, hoteletan eta Burdinbidearen Euskal Museoan.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut