Berriak Auzokonposta gunea handitu eta hirugarren talde bat jarriko da martxan

Auzokonposta gunea handitu eta hirugarren talde bat jarriko da martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

auzokonposta.pngAuzokonposta pixkanaka-pixkana zabaltzen ari da Azkoitian. Gero eta herritar gehiagok eskatu dute parte hartzea, eta horri erantzunez, egun liburutegi ondoan dagoen gunea handitu eta liburutegi atzean beste eremu bat martxan jartzea erabaki dute Udalak eta Urola Erdiko mankomunitateak. Horri esker, auzo konposta egiteko hirugarren talde bat jarriko da martxan. Datorren asteartean (uztailak 9) egingo da hori kudeatzeko bilera, 18:30ean, Elkargunean, eta bertan jasoko dituzte azalpenak eta beharrezko materiala herritarrek. Bilera horretan autokonposta egiteko ikastaroa ere emango zaie, interesatuei. Eta herritarren ahalegina ari da aurreneko emaitzak ematen: aste honetan bertan bildu da dagoeneko martxan dagoen auzokonpostaguneko konpostaren lehen uzta, eta oso kalitate onekoa dela esan du mankomunitateak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut