2013/07/04, Osteguna - 01:00
Aizkibel Udal liburutegiak zerbitzu berri bat jarri du martxan: e-book bat eta ordenagailu portatil bat jarri dut erabiltzaileen eskura. E-book-a etxera maileguan eramateko izango da eta portatila berriz bertan, liburutegian erabiltzeko. Bi aparailuak erabiltzeko arautegia ere onartu dute: e-bookaren arautegia eta portatilarena. Dagoeneko erabili daitezke bai e-book-a eta baita protatila ere. Bestalde, gogoratu jada udako ordutegia duela udal liburutegiak
Udako ordutegia:
Goizez: 9:30 - 13:30 irekita egunero( larunbatetan itxita).
Arratsaldez: astearte eta ostegun 18:00 - 20:00 irekita(astelehena, asteazkena eta ostiral arratsaldez itxita).
Abuztuan, festak direla eta, 14tik -19 itxita.
Irailan 1etik hasiko gara ordutegi normalean.
< Aurrekoa | Hurrengoa > |
---|