Laburmetrai lehiaketa: indartuagoa eta zabalagoa

2013/06/29, Larunbata - 01:00

Inprimatu

logo-korto.pngBadator Andramaixetako III. laburmetrai lehiaketa. Eta indartuago eta zabalagoa dator gainera aurten, berrikuntzekin: bi sari egongo dira, bata aditu talde batek emandakoa, eta bestea publikoarena, 600 eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Eta horrez gain, deialdia Azkoititik kanpora zabaltzeko ahalegin berezia egingo da. Gaia, honakoa: zurrumurruak, jarduna, paolak, txutxumutxuak... Lanak entregatzeko azkeneko eguna abuztuaren 6a izango da. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

 

Baina zergatik zurrumurruak?

Gurea bezalako herrietan indar handia dute zurrumurruek, jardunak, paolak, txutxumutxuek,....

Udalak antolatu berri dituen ikastaroetan ere ikusi ahal izan da ze nolako indarra eta eragina izan dezaketen. Jardutea erraza da eta jardunaren ondorioak askotan arriskutsuak.

Kontrol tresna eraginkorra izan daiteke zurrumurrua , bolo-bolo zabaltzen da, ziztuan pizten da, bolboraren metxa bezala, eta ezin izaten da kalkulatu beste muturrean dagoen dinamitak zenbaterainoko leherketa eragin dezakeen pertsonaren baitan. Hitzak ekintzak dira, eta batzuetan errazegi erabiltzen ditugu; ezer askorik jakin gabe mintzo gara bati zein besteari buruz, entzundakoa geure erara errepikatzen dugu, txikitan telefonozka ibiltzen ginenean bezala, baina besteren bizitza ez da jolasa.

Gaiak ikuspegi eta ertz ugari ditu. Aipatutako hori da horietako bat da, baina gehiago ere badaude, eta guztiak landu eta irudikatzea, hortxe jarri du erronka Udalak. "Badakigu irudimena eta ideiak badirela inguruetan eta laburmetrai lehiaketa honetan isla izatea espero dugu. Hementxe doa, beraz, deia: hausnartu, jolastu, animatu eta parte hartu!", hala azaldu du Esther Lizarralde zinegotziak.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut