Berriak 2013ko Andramaixetarako herritarren proposamen eta ekarmenak jaso nahi ditu Udalak

2013ko Andramaixetarako herritarren proposamen eta ekarmenak jaso nahi ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

prentsandramai.pngUztaila iristear da eta dagoeneko ari da sumatzen festa usaina. Gero eta gertuago daude 2013ko Andramaixek eta Udala ari da jada festen inguruan laneanFesta herrikoietan sinesten du, azkoitiarrek parte hartu, bizi eta gozatzeko moduko festetan, eta horregatik legegintzaldia hasi zenetik jaietan herriko talde eta herritarrak inplikatzeko ahaleginetan ari da. Eta horretarako bide berri bat ireki du aurten: gaurtik uztailaren 10era bitartean, azkoitiarren iritzia jasotzeko galdetegi bat jarri da udal webgunean eta baita herriko gune esanguratsuenetan ere, azkoitiarren iritzia ekarpenak jasotzeko.

Horrez gain, herriko talde eta elkarteekin bilera bat ere egingo da, haien parte hartzea indartzeko zer egin aztertzeko. Bilera uztailaren 10ean izango da Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean.

 

Gazteekin zerbait berezia egin nahi da, haurrei arreta berezia eskaintzea; erromexe potentziatu nahi dugu eta festa adin guztietara zabaldu. Hala azaldu du Esther Lizarralde zinegotziak. "Guzti hori nola egin aztertzen ari gara, eta prozesu horretan azkoitiar guztiak inplikatzea nahi dugu. Beraz guztiak animatzen ditugu galdetegi hori bete euren iritzia ematera".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut