Berriak Musika gune bateratu bat egingo du Udalak Elkargunean, herriko taldeekin adostuta

Musika gune bateratu bat egingo du Udalak Elkargunean, herriko taldeekin adostuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mueskola.pngElkargune musikala proiektua martxan da. Azken urteotan Azkoitian musika talde eta elkarteen beharrak asetzera datorren proiektua da, talde eta eragileekin elkarlanean landu eta diseinatutakoa, azkoitiarren beharrei erantzun eta herriko azpiegitura hobeto aprobetxatuko dituena. Horretarako, Elkargunearen azpilaldean dagoen lokal handia egokitu egingo da, eta bertako beste lau lokal insonorizatuko dira. Musika eskola, herriko banda, eta herriko musika taldeekin elkarlanean ari dira proiektua lantzen, eta 2014ko abendurako amaituta izatea espero da.

 

Azkoitiko Musika eskola aspalditik ari zen egungo egoitza berritzeko eske: egungo eraikina zaharkituta dago eta irisgarritasun arazoak ditu. Segurtasun neurriak ez ditu betetzen eta leku arazoak ditu. Horrez gain, herriko beste musika elkarte eta taldeek ere azpiegitura premiak eta beharrak ere badituzte: bandak insonorizazio arazoak ditu, musika taldeek ere lokal insonorizatuak behar dituzte.

Behar guzti horiei irtenbide bateratua nola eman aztertzen aritu da hilabeteotan Udalean. Udalak egun dituen azpiegiturak aztertu ditu, egokitze lanen kostuak kalkulatu, eta aukera ezberdinak aztertu ostean, irtenbide egokiena Elkargunearen beheko aldean libre dagoen lokal handi horretara bideratzea erabaki dute eragile guztien artean. Denon Herrixe parte hartze prozesuan ere ideia hori aztertu zen eta herritarrak bat egin zuten asmoarekin.

Proiektuaren helburuak argiak dira. Batetik, musika eskolaren irisgarritasun arazoari irtenbidea ematen zaio eta bestetik, herriko beste hainbat musika taldeen beharrei ere bai. Eta guzti hori inplikatutako agente guztien parte hartzearekin eta elkarlanean egin da. Baina hori baino gehiago ere izan nahi du Elkargune Musikalak: Musika eskolaren eta herriko gainerako musika taldeen artean sare bat sortu nahi da, euren arteko elkarlana indartzeko. Azken finean, sormen kulturalerako eta elkarlanerako gune bat izango da.

Oraingoz proiektuaren oinarriak definitu dira eta orain proiektu osoa definitzen ari dira eragile guztiak. Behin egitasmoa definituta, proiektua esleitzeko prozedura abiatuko du udalak eta ondoren lana esleituko ditu. Hori sei hilabetetan egitea espero da, eta horren ondoren, urtarrilean obrak hastea aurreikusten da. Proiektua 2014aren amaierarako bukatzea espero da.

Elkarlanaren frutu eta proiektua izango da Elkargune musikala. Izan ere, herriko azpiegiturak herritarrentzat eta herritarren beharren araberakoak izan behar dutelakoan dago Udala
Proiektu hau gauzatzen den bitartean: musika eskola lekuz aldatzen denean, egungo egoitza hori libre geldituko da, eta eraikin horri ze erabilera eman erabakitzeko parte hartze prozesu bat irekiko du Udalak, herritar zein eragileen iritziak eta asmoak jaso eta ahalik eta proiektu egokiena bideratzeko.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut