Berriak Ostiralean, cricket ikastaroa Oteiza frontoietan

Ostiralean, cricket ikastaroa Oteiza frontoietan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

cricket-2013-ona.pngCricket kirola ezagutu eta jokatzeko aukera izango da ostiralean Azkoitian. Jatorri pakistandarreko azkoitiarrek hainbeste gozatzen duten kirol horretan aritzeko ikastaroa emango du Banaiz Bagara elkarteak, eta bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu azkoitiar guztiak. Tailer hori jatorri ezberdinetako hiru monitore euskaldun berrik emango dute eta tailerraren prestaketa lanetan Urtxintxa eskolaren laguntza izan dute. Ikastaroa 18:00etatik 20:00etara izango da, Oteiza frontoietan, eta parte hartzea doakoa izango da.

 

Ekimen honek badu bere parekidea Katalunian, non Cricket tailerrak, eta hainbat esperientzia positiboak jaso dituzte. Alde batetik, kirol hau praktikatzeak jatorri ezberdinetako pertsonak elkar ezagutzeko aukera ematen du, eta beste aldetik, parte hartzaileei katalana praktikatzeko aukera eskaintzen die, eta cricket-aren hiztegia katalanez ezagutzeko aukera ere ematen die, horren adibide ondorengo helbidean aurkitu daiteken artikulu honetan esplikatzen da:

El criquet i el catalá: una aliança estratégica.

Katalunian Cricket federazio propioa dute eta Kataluniako hizkuntza akademia cricket kirola inguruko hiztegia aztertu eta onartu du. Horrela, bizilagun berriekin, kirol berri berri bat eta hiztegi berri bat ere Kataluniaren parte dira gaur egun.

Gurea lehenengo ezagutzea besterik ez bada ere, Esait Euskal selekzioaren aldeko taldeak ere parte hartzen du eta heldu, gazte eta familia guztientzako cricketaren hurbilera ludikoa eta irekia proposatzen dizuegu.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut