Berriak Ibilaldiak, herri inguruan, euskara praktikatu eta herria ezagutzeko

Ibilaldiak, herri inguruan, euskara praktikatu eta herria ezagutzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

banaizibilaldi.pngZubiak Errotzen programaren barruan, aurten ere euskarazko ibilaldiak antolatu ditu Banaiz Bagara elkarteak. Norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak egingo dira: inguruko mendiak, parke edo berdeguneak ezagutzeko, edo gai jakin batekin lotutakoak: herriko garai bat, pertsonai bat... Ibilaldi horiek udan ere euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berri bat ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia....) eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko, udako aireaz disfrutatzen dugun bitartean. Bihar izango da aurrena, 11:00etan, Elkargunetik abiatuta.

 


Parte hartzea doakoa eta irekia da, eta herritar guztiak daude gonbitatuta: euskaraz "zerbait" dakitenak, urtean zehar euskara ikasi dutenak, mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere, maila txikiko lagunekin hizkuntza partekatu nahi dutenak.

Hala ere, ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere antolatzen ditu Banaiz Bagarak eta jarduera guztietan haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuta daude elkarrekin parte hartzera.



 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut