Berriak Hondakinen lantaldeak adostu ditu, haien ustez, bilketa ereduak bete beharko lituzkeen ezaugarriak

Hondakinen lantaldeak adostu ditu, haien ustez, bilketa ereduak bete beharko lituzkeen ezaugarriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hlantaldea.png

Hondakinen lantaldeak Azkoitiko hondakinen bilketa ereduak bete beharreko irizpideak adostu zituen atzo. Bilera amaieran udalari haien proposamena jakinarazi zioten eta prozesua arintzeko eta ahal den adostasun gehien lortzeko eskaera luzatu zioten.

Elkargunean egindako bileran gutxieneko lau puntu onartu zituzten, hauexek:
- Bilketa ereduaren inguruan:
o Sailkatze maila %70ekoa izatea ezarritakoan(2014) eta bi urteren epean %8085era iristea.
o Gaika Bildutakoaren kalitatea bermatuko duen eredua izatea.
o Errefusari ateak itxiko dizkion eredua izatea.
- Hondakinak sailkatzea herritar guztion betebeharra da.
- Prebentzio politikak beharrezkoak dira.
- Adosturiko hauetan oinarritutako bilketa eredua zehazterakoan irizpide teknikoak hartuko dira kontuan.

 

Hondakinen lantaldeak atzokoa zuen azkeneko saioa. Prozesua apirilean hasi zuen eta Azkoitiko eta Urola Mankomunitatearen datuak, Gipuzkoako Diputazioaren 2008-2016rako Hondakinen Plan Orokorraren Aurrerapen Dokumentua, 5. edukiontzia (Zarauzko eredua) eta Atez ate (Astigarragako eredua) aztertu eta eztabaidatu dituzte.

Informazio gehiago hemen

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut