Berriak Bizenta Juaristi Egino gogoan, Bolivia eta Azkoitia elkartuta

Bizenta Juaristi Egino gogoan, Bolivia eta Azkoitia elkartuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE

 

plakaweberako.png

 

 

Mari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitian izan genuen atzo, ekainak 18, Bizenta Juaristi Egino euskal jatorriko Boliviako independentziaren aldeko iraultzailearen sustraiak ezagutzera etorrita.

18:00etan iritsi zen Mari Carmen Almendras Azkoitira. Kontzejupean zain zituen Pello Baztarrika alkatea, Martin Garitano Diputatu Nagusia, Iñaki Errazkin eta Garbiñe Errekondo diputatuak eta Azkoitiko Udaleko hainbat zinegotzi. Kontzejupean aurreskua eta harrera ofiziala egin zitzaion enbaxadoreari eta ondoren Udal pleno aretoan burututako ekitaldi xume baina hunkigarriak hartu zuen lekukoa. Ekitaldian Bizenta Juaristi Eginoren figura nabarmendu zuten eta hark defendatutako balore eta ideien aldeko borroka oraindik bizirik dagoela gogorarazi.

Pello Baztarrikak, Azkoitiko alkateak, Bizenta Juaristik Eginok bere herriaren askatasun borrokan egindako lana azpimarratu zuen eta oraindik orain Euskal Herriaren alde borrokan ari diren gizon emakumeak gogora ekarri zituen. Haren hitzak osorik dituzu hemen.

Martin Garitanok, Diputatu Nagusiak, ekitaldian parte hartzea ohorea eta aukera dela azaldu zuen, aukera Bolivia eta Gipuzkoaren arteko harremanak finkatzeko eta etorkizuneko fruituak lantzeko. Euskaldunak Bizenta Juaristi Egino euskal jatorriko familiako alaba izateaz arro behar genukeela gaineratu zuen eta emakume aurrerakoitzat irudikatu zuen: "Bizenta garai hartan gutako asko baino emakume aurrerakoiagoa zen. Askatasuna, independentzia eta berdintasun borrokan aurrerakoia".

Mari Carmen Almendrasek, Boliviako enbaxadoreak, Quechua hizkuntzan agurtu zituen bertaratutako guztiak eta Azkoitira egindako bisita "enbaxadore lanetan egindako hunkigarriena" dela esan zuen eta eskerrak eman zituen "herritarren ongizaterako, zuzentasunerako eta berdintasunerako lanean ari diren erakunde publikoak dituzten gizarte anitzari". Egindako bisita "bi herrialdeen arteko harremanak finkatzeko zubi" izateko nahia azaldu zuen eta irailean Boliviko enpresen ordezkaritza batekin itzultzeko asmoa aurreratu zuen.

Eneritz Artetxek bertso bat eskaini zien Boliviarrei eta Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak Bizenta Juaristi Eginoren historia azaldu zuen, zein izan zen eta zer egin zuen. Eta horrez gain, Azkoitian harekin dauden familia loturak ere azaldu zituen, bere arbasoak zein diren argitze aldera.

Eguraldiak askorik laguntzen ez bazuen ere, ekitaldia amaituta udaletxetik Bizenta Juaristiren izena duen plazatxora joan ziren eta han lore eskaintza egin zuten. Handik Intsausti Jauregira gerturatu ziren eta Juan Bautista Mendizabalek Bizenta Juaristi Egino eta haren jatorriei buruz prestatutako dokumentuak gertutik ikusteko aukera izan zuten.

Mari Carmen Almendras, Boliviako enbaxadorearen bisita argazkitan ikusteko egin klik hemen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut