Berriak Irakaskuntza metodologia berriak aztergai Urola Erdiko ikastetxeen artean

Irakaskuntza metodologia berriak aztergai Urola Erdiko ikastetxeen artean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ikastetxeak.png
Orain bi aste Urola Erdiko bost ikastetxeetako zuzendari, orientatzaile eta hainbat irakasle Loiola Berrikuntza - Ezagutza Gunea lankidetza sarearen baitan bildu ziren.

Gaur egun ukaezina da hezkuntza sistema testuinguru berri baten murgilduta aurkitzen dela eta egungo funtzionamendu erak ez diola hain ingurune ezberdin eta aldakorrean bizi behar duten ikasleen, ez gaur egungo eta ez etorkizuneko beharrei erantzuten. Hezkuntza munduari erronka berri eta garrantzitsuak agertu zaizkio, eta hauei erantzuteko ezinbestekoa da ikasleak konpetentzia berriak garatzen joatea alde batetik eta hezitzaileak horretarako prestatzen joatea, bestetik.

Testuinguru honen baitan garatu zen joan den ostiralean, maiatzak 31, ikastetxeen arteko bilera. Lan bileraren helburua, irakaskuntza metodologia berrien aplikazio esperientzia on bat ezagutu eta elkarrekin ikastetxeetan izan dezakeen aplikagarritasunaz hausnartzea izan zen.

Bertan, Mondragon Team Academy-ko irakaskuntza metodologia berritzailea ezagutzeko aukera izateaz gain, haiekin elkarlanean proiektu bat aurrera eraman duen Arizmendi Ikastolako irakasle batek metodologia berritzaile horiek aplikazioan izandako esperientzia azaldu zuen. Era berean, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko hiru ikaslek irakaskuntza tradizionala eta berritzailearen inguruan dituzten ikuspegiak partekatu zituzten, beti ere bizi izandako esperientzien arabera.

Lan bileraren ikuspegia oso dinamikoa eta parte hartzailea izan zen. Esperientzia desberdinak ezagutu eta konpartitzeaz gain, gaiaren inguruko ikuspegi eta planteamendu desberdinen inguruan elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko beta eman zuelarik, taldekako dinamika desberdinen bidez.

Parte hartu zuten bailarako ikastetxeetako irakasleek, orientzatzaileek eta zuzendariek aldaketaren beharra barneratuta dutela nabarmendu zen, planteatu ziren hainbat ekintza akziora eramateko konpromisoa agertu zutelarik. Jasotako balorazioak oso onak izan ziren eta erronka honen baitan elkarlanean jarraitzeko ideia goraipatu zen.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut