Berriak Jubilatuen elkartearen lana aitortuko da San Juanetan

Jubilatuen elkartearen lana aitortuko da San Juanetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sanjuan.pngJubilatuen elkarteak Azkoitiaren eta azkoitiarren alde urteetan egindako lana aitortu nahi du Udalak, eta horregatik, euren esku utziko du aurtengo Sanjuan su piztea. Herriko adineko jendearen bizi kalitatea hobetzeko nahiz bizitza soziala indartzeko elkarte horrek egindako lana txalotu nahi da ekitaldi xume horren bidez, eta eskerrak ematea.

Honakoa izango da San Juan bezperako egitaraua:
• Sua piztu aurretik, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldearen eta Bizkargi dantza Taldearen emanaldia.
• Musika Bandaren Kalejira.
• 22:00etan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dan-tza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.
• Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak "V. Zatoz Dan-tzara Balda Plazara" emanaldia eskainiko du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut