Berriak Boliviako enbaxadorea Azkoitian izango da asteartean, Bizenta Juaristiren jatorriak ezagutzen

Boliviako enbaxadorea Azkoitian izango da asteartean, Bizenta Juaristiren jatorriak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bijuaristi.pngMari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitira etorriko da asteartean (hilak 28)  Bizenta Juaristi Egino Boliviako independentziaren aldeko iraultzailearen sustraiak ezagutzera. Juaristi Egino boliviarra izan zen jaiotzez eta izatez, baina bere aita azkoitiarra zen, eta horregatik etorriko da enbaxadorea herri hau ezagutzera. Bisita hori dela eta, harrera berezia egingo dio Udalak Mari Carmen Almendrasi:

 

- 18:00etan, Kontzejupean, aurreskua eta harrera ofiziala egingo zaio enbaxadoreari.
-  Horren ondotik, Udal pleno aretoan ekitaldia egingo da. Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak Bizenta Juaristi Eginoren historia azalduko zen, zein izan zen eta zer egin zuen adieraziz. Horrez gain, egun Azkoitian harekin dauden familia loturak ere azalduko ditu, bere arbasoak zein diren argitze aldera. Ekitaldi horretan Boliviako argazki batzuk ikusteko aukera ere egongo da.
- Pleno aretoko ekitaldia amaitu ondoren, udal ordezkariek herriko gune esanguratsuenak erakutsiko dizkiote enbaxadoreari: Bizenta Juaristi plaza, Intsausti Jauregia, eta alde zaharreko eraikin historikoak bisitatuko dituzte.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi honetara. Jatorri azkoitiarra duen emakume baten nondik norakoak ezagutu eta azkoitiar bezala aitorpen propio bat egiteko aukera ezinhobea izango da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut