Berriak Andramaixetako kartel lehiaketa egingo da aurten ere

Andramaixetako kartel lehiaketa egingo da aurten ere

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

lehiaketa-txiki.pngAndramaixetako kartela lehiaketa egin egingo da aurten ere; oinarriak publikatu dira jada eta ekainaren 25etik aurrera entregatu ahalko dira lanak. Aurtengo gaia ere Andramaixek da, eta kartel irabazlea festetako egitarauaren azalean joango da, jaiak iragarriz. Irabazlea aukeratzeko sistema mixtoa erabiliko da aurten: Udalak adituen epaimahai bat izendatuko du eta herritarrek ere botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, erakusketa egingo da lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin, Torre Zurin. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.

 


 

Oinarriak:
1. Gaia: 2013ko Andramaxek.
2. Nahi duen orok hartu dezake parte. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lan
bat aurkeztu ahal izango du.
3. Lanak egiteko edozein teknika edo material erabili ahal izango da.
4. Kartelek, nahi eta nahi ez, argitaratu gabeak izan beharko dute.
5. Lanen neurriak: 350 mm zabal eta 500 mm altu.
6. Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko
dira egilearen honako datuak: Izen-abizena, jaiotze data, NAN zenbakia,
herria, helbidea, telefonoa eta e-posta.
7. Lanak aurkezteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 10era.
8. Epaimahaia: Azkoitiko Udalak aditu talde bat izendatuko du eta herritarrek
ere botoa emateko aukera izango dute, kartelen erakusketan. Erakusketa
uztailaren 13 eta 14an egingo da, Torre Zurin, 12:00etatik 15:00etara eta
17:00etatik 20:00etara. Botoak orduan eman ahalko dira.
9. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
10. Lanak aurkezteko tokia:
Azkoitiko Udala-Kultura saila
Herriko plaza Z/G, 20720 Azkoitia.
Jasotako lan guztiak erregistratu egingo dira.
11. Saritutako lana Azkoitiko Udalaren jabetzan geldituko da.
12. Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna
errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko. Bi printzipio horiek sustatzen
dituzten lanak, aldiz, bereziki baloratuko dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut