Berriak PROINTER enpresen nazioartekotzeko programa aurkezteko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek

PROINTER enpresen nazioartekotzeko programa aurkezteko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

prointer2013.pngEnpresen nazioartekotzerako laguntza programa da PROINTER  eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Laguntza horien ingurukoak ezagutarazi eta bailarako enpresekin harremanetan jartzeko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek, datorren ostegunerako (ekainak 20). Bertan, programaren arduradunek laguntzaren nondik norakoak azalduko dituzte, besteak beste, eta laguntza horiek eskatzeko prozedurak azaldu. Joan nahi dutenei aurretik konfirmatzea eskatzen die Iraurgi Lantzenek, honako helbidera idatzita:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Jarraian duzue jardunaldiaren egitarau osoa.

 

9:00: Harrera eta dokumentazioa banatzea

9:15: Aurkezpena
9:20: PROINTER, nazioartekotzeko laguntzak. Hizlaria: Amaia Ferro, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Nazioartekotze eta Enpresa garapenerako zuzendaria.

10:20: Nazioartekotzeko plana egin eta martxan jartzea. Hizlaria, Amaia Ferro.

10:40: Eskaera egiteko prozedura. Hizlaria: Blanca Ortueta, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako teknikaria
Blanca Ortueta, Técnico de Cámara de Gipuzkoa

11:00. Solasaldia

11:15:Tailer praktikoa eta banakako elkarrizketak.

Banakako elkarrizketa egin nahi duten enpresei aurretik jakinaraztea eskatzen zaie.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut