Martirietarako behin behineko errepiderako sarrera-irteeran aldaketak

2013/06/13, Osteguna - 09:42

Inprimatu

Martirietarako behin behineko bidera sartzeko dagoen bidegurutzeko sarrera-irteerak seguruago izateko, errepide tarte horretako seinalizazioa aldatu du Diputazioak. Hala, GI 631ko tarte horretan, ibilgailuak aurreratzeko debekua jarriko da bi norabideetan, Hierros Azkoitia paretik Aaldatxarren baserri ingururaino ( 400-500 metrotan).

 

Orain arte zegoen moduan arrisku dezente zegoela ikusi zuen Azkoitiko Udalak:
1)    GI 631 ibilgailuak Zumarragaruntz eta Azkoitiruntz aurreratzeko eremua zutelako Hierros Azkoitia paretik Ipintza auzo sarreraraino
2)    Martirietara auzora sarrerak  egiteko  Azkoitia aldetik errepidean geldirik egoten zirelako ibilgailuak
3)    Martirieta auzotik GI 631 ra  irteerak egiteko Zumarraga aldetik batipat abiadura eta ibilgailuak aurreratzen
4)    Bisibilitate arazoak.

 

Horregatik proposatu zion Diputazioari seinalizazioa aldatzeko. Eskari hori aintzat hartuta hala egitea erabaki du orain Foru Aldundiak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut