Berriak Abian da IKT-Web aplikazioen garapena ikastaroa

Abian da IKT-Web aplikazioen garapena ikastaroa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

loiolaberrkuntza.pngUrola Erdiko Enplegu Planaren baitan eta Lanbidek finantziatuta eskualdeko langabetuei zuzenduriko formakuntza espezializatua abian jarri da; 2013ko ekainaren 4an eman zaio hasiera eta uztailaren 12an amaitzea aurreikusten da. Loiola Berrikuntzak Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu du "IKT-Web Aplikazioen Garapena" izenpean.Ikastaro honetako parte-hartzaileak ezinbestekoak diren bi baldintza betetzen dituzte; alde batetik, langabetuak dira, eta, bestalde, Urola Erdian erroldatuak daude (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Horrez gain, goi-mailako ikasketak dituzte informatika eta komunikazioan edo ingenieritza informatikoan.

 

Ikastaroaren helburua, ikasleek garatzeko dauden frameworks desberdinak ezagutzea eta amaieran hauek praktikan jartzeko gai izatea da. Landuko diren gaiak: HTML5, CSS3, Javascript, jQuery, PHP Laravel izango dira.

Metodologiari dagokionez, ezagutzak errazago barneratzeko, azalpen teorikoak ariketa praktikoekin txandakatuko dira eta e-learning plataforma bat sortu da ikasleek dudak argitu, informazioa eskuratu eta elkartrukatu dezaten.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut