Berriak Ostegunetik aurrera, garagardo azoka, bi asteburuz

Ostegunetik aurrera, garagardo azoka, bi asteburuz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garagardo.pngISB Iraurgi Saskibaloi elkartearen aldeko V. Garagardo azoka bihar arratsaldean irekiko dute: 20:00etan egingo da inaugurazio ekitaldia, eta hortik aurrera, bi asteburuz egongo da garagardoaz, jaki goxoez eta musika zein bestelako ekitaldiez gozatzeko aukera. Anaitasunako jubenilek inauguratuko dute azoka, aurten egindako denboraldi onaren errekonozimendu gisa. Ostiralean, berriz, bertsolari, trikitilari eta musikariek jaialdi berezia egingo dute, eta gainerako egunetan ere izango da zer ikusia. 11 garagardo ezberdin egongo dira dastatatzeko, eta jatekoen aukera ere zabala izango da. Udalaren eta Azkoitiko Tabernarien elkartearen babesa du azoka honek.

 


 

Ordutegia:

6tik 8ra:

Ostegun eta ostiralean, 20:00etan; larunbatean, 18:00etan.

14tik 15era:

Ostiralean, 20:00etan eta larunbatean 18:00etan.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut