Berriak Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak aztergai, asteartean

Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak aztergai, asteartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sostailerra.pngAsteartean (ekainak 4)  Zurrumurruen aurkako 3. tailerraegingo da. Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak landuko dira, Rafa Crespo Uberoren eskutik (Xarxa Antirumors, Bartzelonako elkarteko kidea).Bi partetan banatuko da saioa: batetik zurrumurruen birusak nola eragiten digun aztertuko dute, eta gero, zurrumurru horiei erantzuteko ekiteko tresnak landuko dira. Saila 18:00etan izango da, Elkargunean.

 

 

Saioaren egitarau osoa:

Lehen partea: Nola funtzionatzen dute, nola eragiten digu zurrumurruen birusak.

• Estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurruen eta desberdintasun sozioekonomikoen arteko harremana. Dimentsio politikoa.
• Estereotipoak, zurrumurruak eta aurreiritziak sortzeko eta hedatzeko espazioen eta bideen analisi laburra.
• Jendeari nola eragin dioten eta nola jendea tartean sartzen duten. Kultura arteko komunikazioa eta gaitasuna, aniztasunean elkarrekin bizitzeko nahitaezko tresna bat.

2. partea: Ekiteko tresnak.

• Nola erantzun dezakegu eta zurrumurruen kutsadura gelditu, Eskubide eta Betebehar Unibertsalen markoan.
• Estereotipoak, topikoak eta zurrumurruak kudeatzeko esperientzien aurkezpena eta analisia. - Adibide praktikoak tratatzea.
• Lan egitea sarean, erantzun-plataforma eta ekintza.
• Datuak herritarrei nola transmititu modu proaktibo batean.
• Komunikazio sozialaren eta pertsona arteko komunikazioaren gaineko orientazioa, topikoen eta zurrumurruen kudeaketan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut