Berriak Eskolako Agenda 21en barruan egindako lanak erakusgai, ostiralean

Eskolako Agenda 21en barruan egindako lanak erakusgai, ostiralean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

agenda21.pngAurtengo ikasturtea Azkoitiko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 proiektua hasi zenetik 10.a izan da. Hamar urte hauetako ibilbidean gai ugari landu dira: energia, hondakinak eta kontsumoa, ura, biodibertsitatea, elikadura jasangarria, garraioa eta mugikortasuna, kutsadura... eta gai bakoitzetik pixka bat ikasi eta berenganatzen saiatu dira ikasle zein irakasleak. Ostiralean, (maiatzak 31), lan hori herritarrei erakutsiko diete bi ikastetxeek: herriko enparatzan eta goiz osoan zehar, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe DBH Ikastolako neska-mutilak bertan izango dira, egindako lana erakusteko.

 

Besteak beste, honako kontuak ikusteko aukera iznago da: aurten hondakinen murrizketaren eta berrerabileraren inguruan egindako lana: inkesten emaitzak, Azkoitian gauzak konpontzeko lekuen bilduma, hondakinekin egindako jostailuak, hondakin gutxiago sortzeko bilduki berrerabilgarrien bilduma...; birziklaketaren inguruko informazioa eta jolasak; konposagailu baten funtzionamendua; argazki lehiaketaren erakusketa; gerturatzen direnen artean zozketa txiki bat ere egingo da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut