Berriak Bilketa sistema eraginkorrarenaren bila

Bilketa sistema eraginkorrarenaren bila

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakin3.pngHondakinen lan taldeak hirugarren saioa egin zuen atzo. Bertan, Zarauzko, Itxasondoko eta Astigarrako ingurumen teknikariak izan ziren, euren herrietan dituzten bilketa sistemak azaltzen: Zarautzen, bosgarren edukiontzia erabiltzen dute, Itsasondon sistema mixto bat ezarri zuten aurrena eta orain atez atekoarekin ari dira, eta Astigarragan atez atekoa jarri berri dute. Hiru herri horietako esperientziak ezagutu ostean, lan taldera agertu ziren herritarrak taldeka banatu ziren, eta honako galderen inguruan hausnarketa egin zuten: Azkoitiak izan beharko lukeen bereizketa tasaren inguruan, bilketa sistema ezberdinen inguruan edo sistema mixto posibleen inguruan. Sistema bat edo bestea aukeratzeaz gain, sistema hori nola ezarri ere izan zen eztabaidagai. Hurrengo saioa ekainaren 5ean izango da, eta bertan, hondakinen kudeaketaren inguruko datu ekonomikoak aztertuko dituzte: zenbat kostatzen den Azkoitian, sistema bat edo bestea zenbat kostatzen den...

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut