Berriak Arrazakeria kulturala aztergai

Arrazakeria kulturala aztergai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sostailerra.pngEtorkinen inguruko zurrumurruak lantzeko tailerrak atzo izan zuen aurreneko saioa. Bertan, SOS Arrazakeriak elkarteko Agustin Unzurruzagak egun dagoen arrazakeriaren inguruko azalpenak eman zituen, eta arrazakeria horrek sortzen dituen zurrumurruen ingurukoak aztertu. Besteak beste, egungo arrazakeria biologikoa baino kulturala dela azaldu zuen eta zurrumurruaren izaeraren arabera, aurre egiteko aukera ezberdinak daudela ere aipatu zuen. Tailerrean 40 lagun inguruk hartu zuen parte, eta alde teorikoa landu ostean, Azkoitian dauden zurrumurruen inguruan ere aritu ziren. Tailer honek beste bi saio izango ditu, bata maiatzaren 21ean eta bestea ekainaren 4an, identitate aniztasunaz eta zurrumurruen funtzionamenduaz aritzeko. Xabier Aierdi soziologoak eta Rafa Crespo Xarxa Antirumors taldeko kideak emango dituzte tailer horiek.

 

IPAKA 2013 Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astearen barruan egin zen atzoko tailerra. Aste horren barruan, gaur, arabierazko eta euskarazko ipuin kontalariak izango dira ludotekan, eta iluntzean, Antzerkin tailerra, Elkargunean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut