Berriak Harrera bikaina egin zioten Korrikari azkoitiarrek

Harrera bikaina egin zioten Korrikari azkoitiarrek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

korrika.pngJendetza batu zitzaion herenegun gauean Korrikari Azkoitian. Arratsaldean, ehunka umek hartu zuten parte Korrika txikian, eta iluntzean Azkaratetik iritsi eta Elosutik joan zen bitartean, beste horrenbeste herritarrek egin zioten harrera euskararen aldeko lasterketari, eta asko eta asko izan ziren bertan parte hartu zutenak. Udalak ere bi kilometro eskuratu zituen, eta present izan zen lasterketan; bi kilometro horietako bat Emakumeen Mahaiaren eskura utzi zuen zozketa bidez, eta talde horrek eman zuen lekukoa Lidl ingurutik Txerloiko biribilgunera. Azpeititik bueltan, berriz, eliz ataritik K5 parera arteko kilometroa egin zuen Udal korporazioak, Pello Baztarrika alkatea buru zutela. Lasterketako irudi batzuk hemen ikus ditzakezue.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut