Berriak Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du biharko Aniztasun kontseiluak

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du biharko Aniztasun kontseiluak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

xenoftx.pngMartxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko eguna izan da horren harira, elkarretaratzea egin zuen atzo Aniztasun Kontseiluak herriko plazan. Dozenaka herritar bildu ziren konzentrazioan, eta amaieran aniztasunaren aldeko adierazpen bat irakurri zuten. Udalak ere bat egin zuen elkarretaratzearekin.

 

xenofhd.png

"Gaur, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honetan Euskal Herrian eta mundu osoan xenofobia, gertakari arrazistak eta horien iturburuak salatzen dira. Kontseilu honen iritziz, Azkoitiko eta Euskal Herriko kultura eta jatorri aniztasuna gure jendartearen ezaugarri aberasgarrienetariko bat da.

Euskal Herria ezin da ulertu aniztasun hori aintzat hartu gabe eta urteetan zehar beste herri eta nazioetan jatorria duten euskal herritarrek gure herria eraikitzeko beraien eguneroko lanaz, ahaleginaz eta sakrifizioaz egindako ekarpenak kontuan hartu gabe.

Aniztasun hori dela eta edozein herritar diskriminatzeko saiakerek edo herritar horien eskubideak urratzeko edozein jarrera arrazistak beti izango dituzte aurrean gure erantzun eta salaketa irmoak.

Gaur egun arrazakeria instituzionala da Europan gertatzen den arrazakeria eta xenofobia adibiderik nabarmenena eta argiena. Atzerritartasun politikak eta legeak gure herritarrak “atzerritar” eta “nazionalen” artean sailkatzen dituzte eta bakoitzaren eskubideak sailkapen horren arabera definitzen dituzte. Gaur egun, Euskal herrian bizi garenoi, edozein dela ere gure jatorria, ukatu egiten zaigu bertako herritarrak nortzuk garen erabakitzeko eskubidea.

Hori guztia kontuan harturik, Aniztasun kontseilu hontako partaideok honako adierazpen hau egin nahi dugu:

1. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka lan egiten jarraitzeko eta herritar guztiei aukera berdintasuna zein ezberdintasun eskubidea bermatzeko konpromisoa berretsi nahi dugu.

2. Gure herria eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu, eta hori herritar guztiekin batera egingo dugu, edozein dela ere beren jatorria edo jaioterria, nor bere jatorriaren kalterik gabe, genero aukera beti gogoan izanez. Guztion eskubide guztien alde lan egingo dugu: eskubide politiko eta zibilak, babes eta aterpe eskubideak, eskubide ekonomiko eta sozialak, kultur eskubideak eta hizkuntz eskubideak.

3. Hemen bildutako guztiok lanean jarraituko dugu Azkoitiko jatorri eta kultura aniztasuna balore positibo gisa onartua izan eta jendarte kohesio elementu bilaka dadin, bizikidetza bultzatzeko eta errazteko. Zurrumurroak baztertu eta elkar ezagutzearen bidetik egingo degu hori.

4.- Azkoitiko udalari eskatzen diogu adierazpen hontan aipatutako norabidean lan egin dezala".

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut