Berriak 20. urtemuga ospatzeko, lasterketa herrikoi eta guzti

20. urtemuga ospatzeko, lasterketa herrikoi eta guzti

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azkoiti-azpeiti.pngAzkoitia-Azpeitia maratoi erdiak 20 urte beteko ditu aurtengoan, eta hori ospatzeko, ikutu berezia eman diote antolatzaileek: batetik, Asier Cuevas lasterkariari omenaldia egingo diote; bestetik, emakumeen parte hartzea sustatuko dute; eta azkenik, maratoi erdiaz gain, 7,5 kilometrotako lasterketa herrikoi bat ere antolatu dute. Krisiaren eraginez aurrekontua txikiagoa izango du lasterketak (%15 txikiagoa), baina, hala ere, eliteko korrikalariak ekartzea lortu dute antolatzaileek: besteak beste, Mark Kiptoo, Joseph Ebuya, Joshepine Jejpkoech eta Tsgerda Girma bertan izango dira. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta bai lasterketa nagusian bai herrikoian parte hartu nahi dutenei lehenbailehen apuntatzeko eskatu die antolatzaileek. Lasterketa martxoaren 23an jokatuko da. Azkoitiko Udalak aurten ere diruz lagunduko du proba "dauka izaeragatik eta ordezkatzen dituen balioengatik".

 

Asier Cuevas Azpeitian bizi den eibartarra omenduko dute aurtengoan, lasterketa honetan azken urteetan egindako lana eskertu eta bere ibilbide profesionala txalotzeko.

Horrez gain, lasterketan emakumeen presentzia handitzeko ahalegin berezia egin dute, eta Azpeitia eta Zarauzko 30 emakume inguruko talde bat aterako da, lasterketa 2 orduren bueltan egiteko asmoz. Ludoteka zerbitzua ere egongo da, eta interesatuek 943 15 00 95 telefonoan eskatu beharko dute. Dutxa zerbitzuak, berriz, gizonezkoentzat igerilekuan eta emakumezkoentzat Ikasberri ikastolan egongo dira.

Eta lasterketa herrikoiarekin giro popularra sendotzea ere nahi da. Lasterka hori 16:15ean aterako da Azkoititik, maratoi erdia baino ordulaurden lehenago, eta amaitu Loiolako ohiko helmugan egingo da.

Bi probatara joateko autobusak egongo dira: aurrena 14:45ean igerileku aurretik, eta hortik aurrera, Kiruri ondotik.

Sari eta trofeoak ere ez dira faltako. Parte hartzaileek poltsa eta galtzetin pare bana jasoko dute, eta horrez gain, bertako produktuekin zorro bat ere jasoko dute. Afariak ere zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Izena ohiko tokietan eta kirolprobak.com-en eman daiteke, bai maratoi erdirako bai lasterketa herrikoirako.

Informazio gehiago: http://www.azkoitia-azpeitia.com

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut