Berriak Eskualdeko argazkilarien begiradak, ikusgai

Eskualdeko argazkilarien begiradak, ikusgai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gureinguruari.png"Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketak baditu irabazleak. Guztira, 12 argazki saritu dira, Landa eremuarekin eta lehen sektorearekin zerikusia duten argazkiak. Larunbatean egin zen sari banaketa, Azkoitiko Udalean, eta ondoren, lehiaketaren erakusketa zabaldu da, Torre zurin. Argazki irabazleez gain, lehiaketan parte hartu duten beste hamabi irudi ere ikusgai daude erakusketan.

 

Honakoak izan dira argazki lehiaketako irabazleak:

Modalitate positiboan (zerbait positiboa islatzen duten argazkiak)

Mikel Zengotita, Iñaki Etxenagusia, Joseba Alberdi, Juan Joxe Agirre, Javier Beristain, Iñaki Aranburu, Iñi

Modalitate negatiboan (zerbait negatiboa islatzen duten argazkiak)

Iñigo Olarte, Mikel Zengotita, Jose Luis Lopetegi, Carlos de Cos, Jexux Artola, Imanol Materola.

Erakusketa osatzeko aukeratu diren beste 12 argazkiren egileak Javier Beristain, Iñaki Aranburu, Igor Froilan, Mikel Zengotita, Juan Joxe Agirre (bi argazki), Angel Olabarria, Carlos de Cos eta Valen Gracia dira.

Saria irabazi dutenek 100na euro jasoko dute, eta erakusketarako aukeratu izan direnek 50na euro.

Erakusketa abenduaren 9ra arte egongo da zabalik, Torre Zurin, honako ordutegian:

Abenduak 1                       18:00-20:00

Abenduak 2                       12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Abenduak 3,4,5,6 eta 7:     17:30-19:30

Abenduak 8 eta 9               12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Azpeitian, berriz,  abenduak 10etik 16ra egongo da ikusgai, Betharran aretoan, astean zehar 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan  12:00etatik 14:00etara  eta 18:00etatik 20:00etara.

Sari banaketako argazki guztiak, hemen: "Gure ingurari begirada bat"Azkoitiko ordutegia da:

Azpeitian abenduak 10etik 16ra Betharran aretoan, astean zehar 18:00-20:00 eta asteburuetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut