Berriak Ehun herritar baino gehiagok hartu du parte Danon Herrixe prozesuko lehen fasean

Ehun herritar baino gehiagok hartu du parte Danon Herrixe prozesuko lehen fasean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

samrfloretx.pngEhun azkoitiar baino gehiagok hartu dute parte Danon Herrixe partaidetza prozesuaren lehen fasean. Astelehenean eta atzo (asteartea) egin ziren azken bi bilerak, eta 30 bat lagun izan ziren  San Martin, Altzibar, Ipintza eta Floreaga auzoetako bizilagunekin egindako bileran, eta beste horrenbeste batu ziren atzo (asteartea) arlo ezberdinetako elkarteekin egindakoan. Espaloien, ume parkeen eta berde gune batzuren egoera kaskarra nabarmendu zituzten, batez ere, auzoetako biztanleek, eta zenbait lan auzolanean egiteko prest ere agertu ziren. Arlo ezberdinetako elkarteek, berriz, kultura, euskara, kirola, ingurumena eta gizarte zerbitzuen alorretan herria nola dagoen aztertu zuten.

 

Atzoko bilerarekin partaidetza prozesuaren aurreneko fasea amaitu da. Fase horretan egin diren bost bileretan herritarrek euren eremuko diagnostikoak egin dituzte, eta orain, egoera hori hobetzeko ekarpen eta proposamen zehatzak egingo dira. Azaroaren 10ean egingo da hori, Elkargunean, 09:30etik 13:00etara bitartean. Bertaratu eta parte hartzera animatzen ditu herritarrak Udalak. Bilera horretan ateratzen diren proposamen zehatzak gero aurrekontuetan txertatzeko batzorde bat sortuko da ondoren, ekarpen horiek, ahal den neurrian 2013ko aurrekontuetan sartzeko.

 

sanmartinfloreahn.png

dharloak.png

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut