Berriak Kultura ekitaldi gehiagoren beharraz, berde guneak gehiago aprobetxatzeko premiaz eta irisgarritasunaz, besteak beste

Kultura ekitaldi gehiagoren beharraz, berde guneak gehiago aprobetxatzeko premiaz eta irisgarritasunaz, besteak beste

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dhzumardia.pngTrenbidearen Zumardiko, liburutegi inguruko, Ibaiondoko eta Bizkargiko herritarrek bildu ziren atzo "Danon Herrixe" parte hartze prozesuko hirugarren bileran. Auzo horien egoeraz eta Azkoitiko herriarenaz hitz egiten jardun zuten, eta proposamen ugari atera ziren. Besteak beste, zarataren arazoa aipatu zuten herritarrek, eta komun publiko gehiagoren beharra. Herriko gune berdeak hobeto aprobetxatzeko proposamen batzuk ere egin zituzten.

Datorren astean egingo dira 'Danon Herrixe' prozesuko hurrengo bi bilerak. Astelehenean San Martin, Floreaga, Altzibar eta Ipintzako herritarren bilera izango da, eta asteartean alor ezberdinateako talde eta elkarteena. Bi bilerak 18:30ean Elkargunean izango dira.

 

 

Bilera horietan parte hartzera deitzen ditu herrritarrak Udalak. Herritarren proposamen zehatzat jaso nahi ditu, ahal den neurrian 2013 aurrekontuetan txertatzeko, eta horretarako guztion iritzia jaso nahi du. Bileretara azaldu ezin dutenek Internet bidez ere egin ahal dituzte proposamenak Azkoitia.net bidez edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut