Berriak

Berriak

XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/09/19, Asteartea - 14:30

bizenta mogel

Ezkerretik eskuinera iazko saridunak: Lide Rekondo azkoitiarra (2. saria), Iraitz Legarra markinarra (1.go saria) eta Gotzon Plaza gernikarra (3. saria).

Lehenengo saria Iraitz Legarra markinarrarentzat izan da, “Iraganaren orbela” ipuinarengatik. Bigarrena, herrian, Azkoitian geratu da. Lide Rekondok irabazi du “Inoiz ez da berandu” lanarengatik eta hirugarrena, Gernikara joan da Gotzon Plazaren eskutik, “Nicola, lagun zaharra” narrazioarengatik.

Abian da Azkoitiko Kultur Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatu ohi duen Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da eta partaideek lanak aurkezteko urriaren 31 arteko epea dute. Hona oinarriak:

   

Iraurgi Berritzenen Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak Intsausti Jauregira lekualdatu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/09/18, Astelehena - 11:15

ib Iraurgi Berritzenek Azkoitian eskaintzen dituen Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak orain arte Bizenta Mogel kaleko bulegoan zeuden kokatuta. Orain, ordea zerbitzu horiek Intsausti Jauregira lekualdatu dira. Bertan daude Iraurgi Berritzenen bulegoak eta modu honetara, zerbitzuak toki berean bateratzea lortu da eraginkortasuna eta espazioen erabilera hobetuz. 

Azkoitiko Enplegu Zentroa zabalik egongo da, esan bezala Intsausti Jauregiko hirugarren solaiuruan, astearteetan eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara bitartean. Orientazo Zentroa, berriz, astelehenetan eta asteazkenetan, 9:30etik 14:00etara. Ikusi taulan:

   

Azkoitia Lagunkoiak asteazken honetan, irailaren 20an, egingo du hileroko bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/09/18, Astelehena - 10:14

Udako oporraldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak berriro lanari ekin dio eta hileroko bilera asteazken honetan egingo du, irailaren 20an. Bilera Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan.

Uda aurretik Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkesta 591 lagunek erantzun zuten eta orain datuak bateratu eta aztertzen ari dira, behin hori eginda, ondorio nagusiak jakitera emateko.

Ekimenaren helburua da Azkoitia gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizitzan ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.

   

Udalaren gaitzespen irmoa Londresko azken atentatuaren aurrean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/09/16, Larunbata - 00:00

Udalak gogor gaitzesten du Londresko metroan egindako azken eraso terrorista, non hainbat zauritu gertatu diren. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, Londresko hiriari eta britaniar herritarrei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta azkarren sendatzea. 

   

orrialdea: 1 / 399

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut