Azkoitia

Datu Orokorrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa
Kokapena: * 1º 23' 05" ekialdeko longitudea* 43º 10' 45" iparreko latitudea
Eskualdea: Urola-Kostaldea
Epai-barrutia: Azpeitia
Altuera: 113 m.
Azalera: 55,4 Km2

OROGRAFIA:

Azkoitia Gipuzkoako barnealdeko herri bat da, Urola ibaiak sortzen duen haranean kokatuta dagoena. Haran hau altuera dexenteko mendiz inguratua dago, Gipuzkoako "Arno-Tolosa" antiklinorioaren hegoaldera dagoen apalunean, Urola ibaiak harri bigunen artean egindako ildo edo bidean. Ibaiaren alde hori izan ezik, gainontzeko zatia menditsua da eta horien artean Izarraitz (942 m.) eta Azkarate (628 m.) mendiak ditugu nagusi iparraldera; hegoaldera, berriz, lurrak pixkanaka igotzen doaz, esan berri ditugun altueretara heldu arte, halanola Hirumugarri tontorrean (939 m.), Hirukurutzeta mendilerroan (895 m.).

IBAI SAREA:

Urola ibaiak (55 km.) hego mendebaletik ipar ekialderantz zeharkatzen du udalerria. Honek eta bere bi ibaiadarrek, Igaran eta Katuin errekek, hain zuzen ere, osatzen dute ibai-sarea. Hauez gain, Azkoitiko udalerrian Mari Kutz Putzua izeneko aintziratxoa ere badugu.

HERRI MUGAK:

Azkoitiak iparreko aldetik Mendaro eta Debarekin egiten du muga, hegoaldetik Zumarraga eta Urretxurekin, ekialdetik Azpeitiarekin eta mendebaldetik Plazentzia–Soraluze, Elgoibar, Antzuola eta Bergararekin

BIZTANLEAK: (2010eko urtarrilean eguneratutako datuak)

Guztira: 11.354 hauetatik emakumeak: 5.625 eta gizonezkoak: 5.729

 


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut