Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Aurreko ikastaroko partaideak KZgunean emandako saioetako batean. Azkoitia Lagunkoia proposamen berriekin dator. Azaroan informatika eta interneteko saioak antolatu zituen eta jarraipena…

Gehiago...
Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Hainbat alternatiba aztertu eta baztertu ostean, Udalak parke estalia Gaztaneneako parkean eraikitzea erabaki du, Gamundi Etxearen ondoan eta egungo taxi…

Gehiago...
Jone Zabaleta: “Lasterketa bera ez zitzaidan hain ondo joan, sentsazio txarrak izan nituen baina banekien dena eman beharra neukala”

Jone Zabaleta: “Lasterketa bera ez zitzaidan hain ondo joan, sentsazio txarrak izan nituen baina banekien dena eman beharra neukala”

Jone Zabaleta atletak asteburuan Salamancan jokatutako 3.000 metroko Espainiako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen 23 urtez azpikoetan. eta 10:18:88 denborarekin.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Hastear ja Idiakez Ederra Etxeko hustutze lanak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/23, Ostirala - 09:20

idiakez

Datorren astean hasiko dira Idiakez Etxearen barrukaldearen hustutze lanak, eraikinaren birgaitze prozesuan beste urrats bat emanez. Aste honetan bertan langileek aurre lan batzuk burutu dituzte, hala nola, obretarako ateak jarri edota fatxada nagusia ezkutuan uzten zuen murala kendu.

Lanek hiru hilabete inguruko iraupena izango dela estimatzen da. Eraikin barruko hondakinak kendu eta hustu egingo da, behin-behinekoz etxearen estalkia babestuko da urik sartu ez dadin eta arriskutsuak suerta daitezkeen zulo eta tarteak ziurtatuko dira. Obrak Txikerra enpresari esleitu zaizkio 130.855 eurotan.

   

Lilatoirako autobusa antolatu du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/23, Ostirala - 08:21

lilatoia

Ttipi Ttapa Azkoitiko emakume korrikalari elkarteak hala eskatuta, Udalak Donostiako Lilatoira joateko autobusa jarriko du. Lasterketa martxoaren 4an izango da eta autobusa goizeko 8:30ean aterako da Aizkibel Liburutegi aurretik. Autobusa joateko bakarrik izango da, ez bueltatzeko.

Izen-ematea: Zubiaurre Elkargunean. Azken eguna: martxoak 1, osteguna.

   

Marta Oruesagasti, goian bego

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/22, Osteguna - 10:15

marta Herria dantzan jarri zuen Marta Oruesagastik dantza eskola martxan jarri zuenean. Urteak eta urteak eskaini dizkio dantzari eta herriari, euskal dantzak irakatsiz.

Zoazen tokira zoazela, eraman ezazun zeurekin herriari eman diozun zoriontasuna. Arin arina eta fandangoa entzuten dugunean, gogoan izango zaitugu. Egindako guztiagatik, eskerrik asko.

   

Zabalik ingurumenarekin loturiko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/20, Asteartea - 09:44

Ingurumenarekin loturiko jarduerak garatu nahi dituzten talde, erakunde edo pertsonek aukera dute aktibitate horiek aurrera eraman ahal izateko diru-laguntzak eskatzeko. Horretarako epea martxoaren 22ra artekoa da.

Diru-laguntzak jaso ahalko dira, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak edota formakuntza ikastaroak antolatzeko. Baita herritarren parte hartzea sustatuko duten edota tokiko ekonomia-garapena sustatuko duen jardueretarako ere, herritarren bizi-kalitatea hobetuko dutela kontutan hartuta.

   

Udalak XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/02/16, Ostirala - 23:26

IMG 3354

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolaturiko XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu dira gaur. Aurten bigarren eta hirugarren sariak Azkoitian geratu dira, lehenengoa, berriz, Markinara joan da.

Jakina denez, Iraitz Legarra Basterretxeak jaso du Javier Zubizarreta alkatearen eskutik lehenengo saria “Printzesen negarra” ipuinarengatik. Iaz ere berak etxeratu zuen lehenengo saria eta bitxikeriak bitxikeri, bigarren sariaren irabazlea ere iazko edizioko berbera da: Lide Rekondo Jauregi azkoitiarra. “Postalak Giraldatik” izenburupean aurkeztu du aurten ipuina. Hirugarren saria ere Azkoitian geratuko da. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak irabazi du “Magnolioak loretan” ipuinari esker.

   

orrialdea: 1 / 353

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut