Noticias Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

IMG 5956

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Herriko plaza goraino bete dute gaur Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta DBHko ikasleek. Horrela esan die Javier Zubizarreta alkateak udaletxeko balkoitik: “Emandiezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan. Euskarak behar gaitu eta guk euskara behar dugu. Astindu mingaina euskaraz”. Izan ere, euskararen etorkizuna hiztunon esku dago eta batez ere, hiztun gazteen esku. 

“Zuetariko gehienok –esan die alkateak- euskaraz bizitzeko aukera duzue, eskolan, etxean eta kalean. Badira, ordea, zuen artean ere ama-aitekin edo aiton amonekin euskaraz hitz egin ezin dutenak, haiek ez dakitelako. Azkoitin, Gipuzkoan, Euskal Herrian bizita, ez al da hori tristea? Azkoititik kanpo ere, toki askotan kosta egiten da euskaraz entzutea. Eta guk euskarari hegoak eman nahi dizkiogu, txoko guztietara iritsi dadin”.

IMG 5919

“Euskara” irakur zitekeen pankarta zintzilikatu dute udaletxetik eta “Aho bizi” pegatinak soinean, ikasleek plazako oholtzan irakurraldia egin dute. Txandaka, neska-mutilek poema edo liburu baten izenburua, elkarrizketa labur bat, errezeta bat, euskaraz ikasitako lehenengo hitza, bertsoa… euskaraz botatzen joan dira. Amaitutakoan, udaletxera igo eta “365 egun geu izateko Euskararen herrian” pankarta zintzilikatu dute.

Arratsaldean, 18:30ean, Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egingo da Herriko plazan. 2116 lagunek eman dute izena Euskaraldian. Euskararen Mahaiak gonbidapena herritar eta eragile guztiei luzatu die. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK

IMG 6014

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut