Noticias Dagoeneko 90 taldek eman dute izena ekaineko 3x3 Futbol Festarako

Dagoeneko 90 taldek eman dute izena ekaineko 3x3 Futbol Festarako

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

IMG 6226

Ekainaren 22, 23 eta 24an, futbola izango da nagusi Azkoitian, zehatzago esada, futbol-festa, ez da txapelketarik izango-eta. Gaur aurkeztu dute Azpeitia Cup-eko lehendakari Mikel Rodriguezek eta Angel Martin Kirol zinegotziak V. 3x3 Futbol Festa. Urtero legez, hamar herritako neska-mutilek hartuko dute parte.

“Iaz 130 taldek –esan du Rodriguezek- hartu zuten parte eta dagoeneko 90 talde ditugu izena emanda. Uste dugu aurten ere iritsiko garela iazko parte-hartze mailara eta gainditu ere bai”. Izen-emate epea maiatzaren 27ra arte zabalik dago. Izena eman daiteke www.azpeitiacup.com webgunean edota Azkoitian, Plaza Berri Sport dendan.

Ekainaren 22a ostirala da eta egun horretan Xabier Munibe ikastolakoek urteroko jaia dutenez, Rodriguezen jakinarazi du egun horretan ez dietela partidurik jarriko ikastolakoei.

Rodriguezek eskerrak eman dizkio Azkoitiko Udalari Futbol Festari ematen dion babesagatik.

3x3Cartel2018 01

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut