Noticias Merkataritza txikia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abian da

Merkataritza txikia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abian da

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

IMG 2924

Merkataritza Mahaiko ordezkariak eta merkatariak atzoko aurkezpenean Lili Jauregian

Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak eskualdeko merkataritza txikia sustatzeko kanpaina jarri du martxan. Arduradunek atzo eguerdian aurkeztu zuten ekimena Zestoako Lili Jauregian. Azkoitiko Herrixen elkartearekin batera, Bertan eta Zestoan elkarteek hartu dute parte Iraurgi Berritzenekin eta Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalekin batera.

Eskualdeko bizilagun guztiei zuzendua dago kanpaina eta bideo formatuaz baliatuz, herritarrei saltoki txikian erostearen abantailak helaraztea du helburu. Hiru bideo egin dira eta otsailaren 14an, 16an eta 21ean zabalduko dira. Gertukoa eta erosoa izateaz gain, merkataritza txikiak kaleak bizirik mantentzen ditu. Horiexek dira kanpainak azpimarratzen dituen mezuak.

Herrixen elkarteko lehendakari Uxoa Aizpururen esanetan, “inoiz baino gehiago, merkataritza txikiak dituen sendotasunak balorean ipini behar ditugu, gertutasuna, erosotasuna, bizitza, profesionaltasuna, eskaintzen diren zerbitzu gehigarriak e.a., azken  batean, herritarrak sentsibilizatu beharra daukagu”.

Garbi dute zeintzuk diren erronka nagusiak. Teknologiari heltzea orokorrean eta internetak ekarritako aldaketek sortutako testuinguru berrira egokitzen jakitea, “horrek suposatzen duen guztiarekin. Gizartean ematen ari diren aldaketak, gizartearen zahartzea, edo eta jasangarritasun tendentziak, aukera bilakatu behar ditugu”.

Bideoak Merkatari Elkarteen, Udalen eta eskualdeko prentsa digitalen sare sozial eta webguneetan zabalduko dira.

IMG 2935

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

PRÓXIMOS EVENTOS EN LA AGENDA


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut