Noticias Javier Zubizarreta. “Euskarak mundu oso bat hartzen du bere baita eta euskara ikasten duenari mundu horrek ateak zabaltzen zaizkio”

Javier Zubizarreta. “Euskarak mundu oso bat hartzen du bere baita eta euskara ikasten duenari mundu horrek ateak zabaltzen zaizkio”

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

IMG 0816

“Euskaldun jaiotzeko zortea izan dugunok, badakigu euskarak mundu oso bat hartzen duela bere barruan eta euskara ikasten duenari mundu horren ateak zabaltzen zaizkiola”, esan du Javier Zubizarreta alkateak, plaza-bete haurren aurrean. Eskoletako ikasleak izan dira protagonista gaur goizean. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bildu dira, puxikak eskuetan.

Euskararen aldeko aldarrikapena egin dute, euskarari arnasa eta hegoak eman nahian. Ideia Lehiaketako saridunei sariak banatzeaz gain, ikasleek euskara zer den eurentzat adierazi dute irakurketa ezberdinekin. “Behin betiko” abestia irakurri eta udaletxeko balkoitik “Azkoitian euskarak 365 egun geu izateko euskararen herrian” jartzen duen kartela zintzilikatu dute.

Alkateak Joxe Artzek esandakoa ekarrri du gogora: “hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ez dutelako ikasten, dakitenek ez dutelako hitz egiten baizik”.

Arratsaldez ospakizunak jarraitu egingo du. 18:45ean, Udaletxeko batzar aretoan euskararen aldeko Adierazpen Instituzionala irakurriko da, azaroko udal osoaren bilkuran aho batez onartua. Herriko elkarteei ere gonbitea luzatu zaie udaletxera gerturatzeko.

Eta 19:00etan, plazan, herriko elkarteetako ordezkariak eszenatokira igo eta euskara eurentzat zer den azalduko dute. Bakoitzari hizki bat emango zaio eta denen artean “Azkoittixek euskeraz bizi nahi du” esaldia osatuko da. Amaitzeko, Erniarraitz Bertsozale elkarteak egindako bertsoa abestuko da.

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK

IMG 0778

IMG 0732

IMG 0770

IMG 0788

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

PRÓXIMOS EVENTOS EN LA AGENDA


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut