Noticias
Azkoitia Lagunkoia
Azkoitiko talde eragilea hileroko bilera batean.
Zer da Azkoitia Lagunkoia?
Azkoitia Lagunkoia Euskadi Lagunkoia sustraietatik egitasmoaren baitan dago. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak sustatu eta Matia Fundazioak koordinatzen du. Helburua da Euskadiko udalerriak hobetzen joateko parte-hartzea sustatzea, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.
Herrien diseinuarekin, segurtasunarekin edo etxe inguruak egokitzearekin lotura zuzena du bizitza aktiboa eta autonomoa izateak, adinean aurrera joan ahala. Hori da egitasmoak bilatzen duena, adineko pertsonetan begirada jarri eta herria haien beharretara egokitzea, euren parte-hartzea bultzatuz.
Udalaren konpromisoa Azkoitia herri lagunkoia izan dadin
Nekane Larrañaga, Javier Zubizarreta, Lide Amilibia eta Erlantz Allur hitzarmen sinaduran.
Azkoitiko udalak sinatu du ofizialki Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzeko hitzarmena, adineko pertsonentzat herri lagunkoia eraikitzeko konpromisoa indartuz. Hitzarmenak egitasmoa sendotu eta aurrerapausoak emateko balioko du.
Javier Zubizarreta alkateak eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak sinatu dute akordioa.
Udal ordezkariak eta talde eragilea inkestaren berri emateko egindako prentsa agerraldian.
Parte-hartze prozesua eta diagnosia
Azkoitia Lagunkoiaren talde eragilea urte hasieratik ari da lanean. Hilero biltzen da eta egindako lanaren emaitza da Azkoitiko parte-hartze prozesua.
Udalarekin elkarlanean, Azkoitia Lagunkoiak inkesta bat zabalduko du etxe guztietan herria zenbateraino den lagunkoia aztertzeko eta diagnostikoa egiteko. Azkoitia Lagunkoiak zortzi esparru aztertuko ditu:
- Aire libreko tokiak eta eraikinak
- Garraioa
- Etxebizitza
- Parte-hartzea eta gizarte sarea
- Herritarren parte-hartzea eta enplegua
- Errespetua
- Komunikazioa eta informazioa
- Gizarte eta osasun zerbitzu
Horrelako kaxak jarriko dira herriko hainbat gunetan inkestak jasotzeko.