Noticias Eguzkitsu eta koloretsu

Eguzkitsu eta koloretsu

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

umedanborradatx.pngIragarri baino egun bat beranduago, baina eguzkipean eta umoretsu joan zen atzo umeen danborrada. 17:30ean puntuan atera ziren 250 umetik gora Santa Klara auzotik, eta une horretatik aurrera, kolorez eta danbor hotsez jantzi zituzten Azkoitiko kaleak. Jendea lepo gerturatu zen umeen desfilea ikustera ere, eta giro ederra izan zen Azkoitiko kaleetan. Aurreneko geldialdia Balda plazan egin zuten, pieza batzuk jotzeko, eta geldialdi nagusia, plazan. Bertan, abanderatuak udaletxeko balkoira igo ziren danborjoleek pieza guztiek jotzen zituzten bitartean. Ondoren, merienda izan zuten Umore Ona elkartean, eta frontoian amaitu zuten danborrada. Danborradako argazki eta bideo gehiago, udalaren facebook atalean.

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut