Noticias Diputazioaren aurrekontuetan parte hartzeko hitzordua, asteartean (otsailak 25)

Diputazioaren aurrekontuetan parte hartzeko hitzordua, asteartean (otsailak 25)

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

dipupartaidetza.pngDiputazioak esperientzia pilotu bat jarri zuen iaz martxan eskualdean, herritarren partaidetza handitzeko: Foru Aldundiaren aurrekontuetako 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzea bertako herritarren esku utzi zuen. Eta hala eginzuten, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Beizama, Errezil eta Aizarnazabaleko herritarrok; hainbat bileraren ondoren, honako proiektua lehenetsi zituzten: mendi eta baserri bideak txukuntzea, burujabetza energetikoa lantzeko plangintza bat egitea, haur eta gazteentzat partaidetza programa bat egitea, Lasao eta Zestoa arteko trenbide zaharra egokitzea, eta baita eskualdeko oroimen historikoa eta historia berreskuratzeko plangintza bana egitea. Eta horiek egingo ditu aurten Diputazioak eskualdean, herritarrekin batera. Hori nola egin, parte-hartze esperientzia horren baloratu eta aurtengorako asmoak azaltzeko bilera egingo du Diputazioak asteartean. Besteak beste, bertan izango da Martin Garitano Ahaldun Nagusia.

 


 

Batzar horretan zu bertan egotea nahi du Udalak, eskaintzeko eta emateko asko duzula uste duelako. Batzarra, 19:00etatik 20:00etara izango da, Elkargunean, eta ondoren mokadutxo bat ere egongo da. Animatu eta parte hartu. Zure herria eta zure lurraldea zure beharren araberakoa izateko ezinbestekoak direlako zure iritzia eta ekarpenak.

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut