Noticias Espainiako Kontuen Epaitegiak Azkoitia Lantzenen kontuak ikertuko ditu, irregulartasun zantzuak ageri direlakoan

Espainiako Kontuen Epaitegiak Azkoitia Lantzenen kontuak ikertuko ditu, irregulartasun zantzuak ageri direlakoan

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

alantzentx.pngEspainiako Kontuen Epaimahaiak, Azkoitia Lantzen S.A.ren 2010eko kontuetan agertzen diren hainbat eragiketa ikertzea erabaki du, sozietate publikoak egindako jardueretan egon daitezkeen irregulartasunak argitzeko. Zehazki, Azkoitia Lantzen S.A.ren orduko arduradunek Txalonerrekako eremuan 2004 urtetik 2008 urtera arte egindako salerosketak ikertuko ditu, eragiketa ekonomiko horietan irregulartasun zantzuak ageri direlako. Helburu honekin, aipatu Epaimahaiak Aurretiazko Diligentziak ireki ditu, eta Epaile Instruktore bat izendatuko du, susmopean dauden kontratuak iker ditzala.

 

Gogoratu egungo Udal Gobernua udalean sartu zenean (2011n) Azkoitia Lantzenen kontuen auditoria berezi bat egin zuela, sozietate publikoaren egoera larriaz jabetu bezain pronto. Auditoria hark, aurreko urteetako gestioan detektaturiko irregulartasunak agerian utzi zituen, eta horien ondorioz zuzenketa garrantzitsuak sartu behar izan ziren 2010 eta 2011ko kontuetan. Aurrekari guzti horiek jasotzen dira 2010eko kontuei buruz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txostenaren aurrean Azkoitiko udalak aurkezturiko alegazioetan. Espediente hau Estatuko Kontuen Epaimahaira iritsi denean, azken honek udal sozietatearen kontuak ikertzea erabaki du. 
Azkoitiko Udalak bere esku dauden baliabide guztiak jarriko ditu ikerketa horren arduradunen eskura, sozietarearen kudeaketa behar bezala ikertzea eta argitzea nahi duelako. Azkoitia Lantzenen egoerak, Udalaren eta, ondorioz, azkoitiar guztien etorkizuna baldintzatzen du, eta horregatik orain arte egin dugun bezalaxe, ardura osoz jokatuko du Udal Gobernuak uneoro, bai ikerketa honen aurrean, bai sozietateak dituen arazoei irtenbideak lantzen eguneroko lanean.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut