Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak bere lan dinamika berreskuratuko du hileroko bilera eginez. Ikasturte hasierako bilera egingo du asteazken honetan, irailaren 19an. Ohi bezala, Elkargunean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Besteak beste, Azkoitia lagunkoiagoa egiteko landu duten diagnosikoa gainbegiratuko da, ekintza ezberdinak proposatuz.

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da, %62,6. Horrek Azkoitia bide onetik doala erakusten du.

Helburua, ordea, gaikako bilketako datuak ahalik eta gehien igotzea da. Hori lortzeko, Udalak berriro aterako ditu kaleetara modu bisualean edukiontzi bakoitzera zer zabor mota bota erakusten duten dorreak. “Birziklatu zalantzarik gabe” leloa du kanpainak. Izan ere, kudeatu beharreko hondakin kopuru ikaragarriaren aurrean, ingurumen-inpaktua txikiagotzea herritarren borondate onaren eta inplikazio mailaren esku dago, neurri handi batean.

Kanpainak herritarren konpromisoa eta hondakinen kudeaketa egoki baten inguruko sentsibilizazioa bilatzen ditu, sortzen dugun zabor kopurua murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen garrantziaz ohartaraziz.

Sortzen den hondakin kopuruaren inguruko ideia zehatza egin daiteke datuak biztanleko estrapolatuz. Kasu horretan, sei hilabetetan batez beste biztanle bakoitzak 195 kilo hondakin sortu ditu eta horietatik, 122 kilo lirateke berreskuratu direnak.

Kontutan hartu behar da, ordea, aipatutako zifrek kaleko zein industriaguneetako edukiontzietan jasotako hondakinak hartzen dituztela barne. Izan ere, pasa den uztailera arte industriaguneetan gaikako bilketarako edukiontzia egon bazeuden arren, hondakin askok edukiontzi grisean amaitzen zuen. Lantegian edo fabrikan bertan kartoia bakarrik biltzen zen.

Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan hasiko da zine denboraldia eta nahi duenak eskuragarri du abendura arteko Zine Bonoa. 15 eurotan, urte amaiera bitartean botako diren filme guztietatik 5 emanalditarako sarrerak erosteko aukera ematen du bonoak. Ikusleari pelikula bakoitza 3 eurotan ateratzen zaio.

30 eurotan 10 pelikula ikusi ahal izateko bonoa ere har daiteke, baina kontutan hartu behar da bonoaren baliotasuna urtarriletik abendura artekoa dela. Bonoa aurretik dutenek ere abendu amaiera arteko epea dute kontsumitzeko.Bihar, irailak 14, “Mamma mia: una y otra vez” filmarekin estreinatuko da zine denboraldia Baztartxo Antzokian.

Baztartxon bertan eros daitezke bonoak.

Iazko Bizenta Mogel Lehiaketako irabazleak.

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa abiatu dute. Urtero legez, oinarriak kaleratu dituzte eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Epaimahaiak abenduan hartuko du erabakia. Sari banaketa ekitaldia, berriz, otsailean egingo da udaletxean.Lehiaketaren helburua euskara eta literatura indartzea eta goraipatzea da, sortzaileei aukera bat eskainiz. Iaz 29 lan aurkeztu ziren eta epaimahaiaren arabera urtez urte kalitatea gorantz doa. Sarituen artean 600, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dira oroigarriarekin batera.

Horra oinarriak:

Ideiatik Enpresara tailerra buruan ideia edota proiekturen bat duen eta aztertzea nahi duen edonori zuzendua dago.

Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzeko orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 modulutan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa...) Planifikatu ostean, enpresa martxan jartzeko tramiteak, gaur egun dauden diru laguntza eta finantziazio iturriak ezagutuko dira besteak beste. Formakuntzaren data,ideia taldea osatu ahala jarriko da.

Abian da emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria. Urritik abendura bitartean, lau ikastaro eskainiko dira Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Horietatik bi berriak edo orain arte eman gabeak egitarau honen baitan: Mindfulnesk eta Zoru Pelbikoa Indartzeko Ikastaroa. Batukada feministak eta emakumeentzat autodefentsa ikastaroak osatzen dute zerrenda. Izena emateko azken eguna irailak 29 da.

Ikastaroen helburua da emakumeei topaleku bat ematea eraldaketa personal eta kolektiborako bideak urratzeko aukerak eskainiz.

“Pilota ez da txapela bat edo kopa bat irabazi duenarena. Pilota herriarena da”. Eskuzabal, gaur egin zaion omenaldia pilotari eta azkoitiar guztiekin partekatu nahi izan du Luziano Juaristik, Atano Xak, aurreko guztiengatik eta gaur bertaratu ezin izan duten pilotariengatik txalo zaparrada bat eskatuz. Bere biografia liburua aurkeztu da gaur eguerdian leporaino bete den Azkoitiko udaletxeko udalbatza aretoan.

Oinezkoek Correos aldeko sarbidea erabili beharko dute Aizkibel kalera heltzeko, bestaldeko oinezkoen bideak itxita egongo baitira obrengatik.

Batetik, Floragan, “TCLA-IMI” bezala ezagutzen den gunean, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen ari dira eta bestetik, Aingeru 14-16 eta Aizkibel 23 lotzen dituen oinezkoen bidean konpontze lanak hastear dira, alegia, Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzekaldera doan bidean. Azken lan hauek bi hilabete inguru iraungo dute eta epe horretan bidea ezingo da erabili.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25