Berriak

Berriak

Maiatzaren 31ko udal osoaren ohiko bilkuraren gai zerrenda

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/30, Asteartea - 09:38

1.-Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Inazio Iriarte kaleko galtzada azpian kokaturiko bi lokalak ofizioz berreskuratzea.

3.- Azkoitiko Udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko 2017rako Programa-Enplegu planaren (2 fasea) hasierako onespena.

4.- Alokairua sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitia Lantzen, S.A.-ren aldeko kudeaketa aginduaren onespena.

   

Alkateak Leona Azpiazu zoriondu du bere 100. urtebetetzean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/28, Igandea - 11:35

IMG 2392

Nekane Larrañaga zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea, Leona Azpiazu eta familiarekin.

Leona Azpiazu Aramburuk 100 urte bete zituen atzo. Maiatzak 28an jaio zen, duela 100 urte. Segurarra bera, aita zuen azkoitiarra. San Jose Egoitzan bizi da Leona eta han  dotore ospatu dute bere urtebetetzea. Azkoitiar guztien izenean, Udalak ere zoriondu du Leona. Bisitan izan ziren atzo eguerdian  Nekane Larrañaga Ongizateko zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. Oroigarri bat eta lore sorta bat eman zizkien  protagonistari eta Zorionak Zuri abestia kantatu, kandelak itzaltzen zituen bitartean.  

Zorionak Leona!

   

Anaitasunari merezitako ongi-etorria eta harrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/28, Igandea - 08:23

IMG 2324

Gorriz jantzi da Azkoitia Anaitasunaren igoerarekin.  Mintxetan Elgoibarri 0-2 irabazita, festa berehala lehertu zen atzo iluntzean.  Afizioa eta Udala zain zituzten herrian ongi-etorria emateko, txalo, kantu eta besarkada artean lorpenarengatik zorionduz.

“Zuekin eta zuengatik” irakur zitekeen taldeko kideen kamisetetan.

Udal Musika Banda lagun, Balda Plazatik irten eta Plazaberritik barrena, Barriketako iturrira heldu eta han Anaitasunaren zapia lotu zuten iturrian, usadioari eutsiz. Handik, Udaletxeko balkoira igo ziren. Zorionak eta eskerrak emateko uneak. Pozak eta emozioak  gainezka. Javier Zubizarreta alkateak esan bezala, Anaitasunaren familia gero eta handiagoa da, “lesioengatik, ikasketengatik edo beste arrazoiren bat tarteko”, taldea uzten dutenek ere ez dute lotura galtzen, “laguntzaile, entrenatzaile, zuzendaritzako kide…” izaten dira bueltan  eta horregatik da benetan familia aberatsa. Neskek egin duten denboraldia ere txalotu zuen alkateak, haiek egindakoa ere ez delako makala izan.

IKUSI HEMEN ARGAZKI GUZTIAK ETA BIDEOAK 

Zorionak! Aupa Gorrixek!

 

   

Negozio ideia bat duzu buruan eta ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun formakuntza martxan da berriro

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/26, Ostirala - 10:59

1Ekainak 13an hasiko den formakuntza, ideia/proiektuaren bideragarritasuna aztertzea nahi duen orori zuzendua dago. Bertan, ekintzaileak bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausoak ezagutuko ditu.

Ikastaroak hiru asteko iraupena izango du eta 9:30etik 13:30era izango da. Formakuntza batik bat langabetuei bideratuta egongo da.

   

orrialdea: 1 / 372

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut