Berriak Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte astelehenetik aurrera

Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte astelehenetik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

img trafiko

Astelehenean hasiko dira Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrak eta aldaketak eragingo dituzte trafikoan. Kalea itxita egongo da kiroldegiko biribilgunetik, alegia Gamundi etxe paretik, Elkarguneko túnel pareraino. Obrak egingo dira bidegorria tokiz aldatzeko eta txirrindulariek ez dezaten Elkarguneko tuneletik ibili behar. Halaber, lanekin nahi dena da oinezkoek lehentasuna izango duten gune bat sortzea, non bateratuko diren kiroldegiko, Gaztanenea parkeko edota herriguneko mugimenduak. Halaber, errepidearen eta espaloien arteko kotak berdinduko dira irisgarritasuna hobetuz.

Bidegorria berria Gaztanenea parke aldeko espaloiarekiko paraleloki joango da Elkarguneko tuneletik Parrokia aurreko bidegurutzeraino doan tartean.

Obra hauek burutu ahal izateko derrigorrezkoa da trafikoan aldaketak egitea eta eragozpenak sor daitezke. Udalak aurrez eskerrak eman nahi dizkie herritarrei egoera ulertuko dutelakoan eta pazientzia eskatzen die. Lanek lau hilabeteko iraupena dute kontratuaren arabera, baina Udalak uste du azkarrago egingo direla eta ahalik eta normaltasun handienarekin.

Trafiko aldaketak

Parrokia aurreko biribilgunean, ibilgailuak Beidazar kalera bideratuko dira. Horretarako norabildez aldatuko da kalea. Autoek Trenbidearen Zumardiatik jarraituko dute eta ezkerrerantz hartuko dute Geltoki taberna dagoen gunera heltzeko, Intsausti Jauregirantz ateratzeko.

Geltoki aldaketa

Obren ondorioz, Xabier Munibe kalean, liburutegi ondoan, dagoen geltokia tokiz aldatuko da. Lanek irauten duten bitartean, autobusek Geltoki taberna dagoen bidegurutzean egingo dute geldialdia.

Gaur egungo geltokia aparkalekuentzat erabiliko da.

Guardia kalean norabide aldaketa

Guardia kalearen norabidea aldatuko da. Orain Guardia kaletik Ibai Ondo kalera sartzen dira ibilgailuak. Obrek irauten duten bitartean norabidea kontrakoa izango da. Alegia, Ibai Ondo kaletik Guardia kalera sartuko dira ibilgailuak eta Aizkibel liburutegira iritsi ahalko dira.

San Martinera sarrera-irteerak

San Martin auzora kiroldegi aurreko biribilgunetik, Beidazar kaletik, edo beilatokia dagoen biribilgunetik sartu ahal izango da. Irteera, berriz, Trenbidearen Zumardiatik edo beilatokiko biribilgunetik ahalbidetuko da.

 

TRAFIKO ALDAKETAK rec

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut