Berriak Emakume Master Cup, pilota ikuskizunaz gozatzeko aukera igande honetan

Emakume Master Cup, pilota ikuskizunaz gozatzeko aukera igande honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

javier

Igande honetan, abenduak 9, pilotarekin hitzordua dugu Azkoitian. Gurea pilotalekuan, 4 ½ eskuz banakako Emakume Master Cup txapelketaren finala jokatuko da eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ikuskizuna bermatuta dago emakume pilotarien maila ikusita. Gaur egin dute aurkezpena Oteiza pilotalekuetan eta bertan izan dira protagonistak: Oihana Orbegozo eta Amaia Aldai promozio mailan eta Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar 1.mailan. Oihana Orbegozo gipuzkoarra da, azpeitiarra, eta beste hirurak bizkaitarrak.

Aurkezpenean bidelagun izan dituzte Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotzia. Eurekin batera Oteiza Pilota Eskolako, Euskadiko Pilota Federakuntzako eta Laboral Kutxako ordezkariak izan dira.

“Txapelketa honen aurrean –esan du alkateak- hitz bakarra: poza. Aurreko bi finalak ikusi nituen eta Azkoitian izan zitekeela aurtengoa ikusita, ba ez genuen zalantzarik izan. Emakume pilotariak bere bidea egiten ari dira eta ondo merezitako tokia bilatzen”. Herritarrei dei egin die finala ikustera joateko.

Sarrera doan da eta Euskal Telebistak zuzenean emango du. Jai giroan ospatuko da, gainera. Pilotariak ere animatuta agertu dira gaur. Hasieran baino hobeto sentitzen direla ere gaineratu dute. Guztira txapelketan 92 pilotarik hartu dute parte eta 165 partidu jokatu dituzte. Igandean dotore borobilduko dute txapelketa eta Javier Zubizarreta alkateak esan bezala, “onenak irabaz dezala”.

Lau neskak pilota erakustaldi labur bat egin dutenean, alkatea bera ere animatu da laguntzera.

pilotariak

taldekoa

kopakin

kartela txik

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut