2018/08/17, Ostirala - 23:36
Egun berezia izan da gaurkoa 1928an jaiotako gizon emakumezkoentzat. Urtero bezala, aurtengo urtean 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omendu dituzte Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak. Javier Zubizarreta alkateak haien "langile izaera" eta "nortasuna" azpimarratu ditu. Gerra eta gerraondoa, bizitzaren gazi-gozoak bizita, gaur egun "ezagutu zuten gizartea baino hobea" dutelako zoriondu ditu eta opatu die ez diezaietela inoiz falta eurek ondokoei emandako maitasuna. Familia giroan ospatu dute eguna eta batzuk dantzara ere animatu dira. Bejon deizuela! IKUSI ARGAZKI GUZTIAK
< Aurrekoa | Hurrengoa > |
---|