2018/03/21, Asteazkena - 15:19
Udalak martxan ditu alokairu sozialera bideratutako etxebizitzentzat diru-laguntzak, bai Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko eta bai etxearen berritze lanetarako. Diru-laguntza hauek eskuratzeko derrigorrezkoa da etxebizitza Bizigune edo Asap programetan sartzea, alokairu soziala sustatzeko xedez.
Halaber, ezinbestekoa da alokatu nahi den etxebizitza Azkoitian kokatuta egotea. Interesa dutenek urte osoa dute eskaera aurkeztu ahal izateko.
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari dagokionez, diru-laguntza gastuen %75ekoa izango da (BEZ barne) eta gehienez 200 eurokoa.
Etxebizitzak eraberritzeko, berriz, diru laguntza obren kostuaren %50a izango da (BEZ ez da kostu lagungarritzat hartuko) eta gehieneko laguntza 8.000 eurokoa izango da etxebizitza Azkoitiko Alde Zaharrean kokatzen bada, alegia, Monumentu Multzoaren baitan eta 4000 eurokoa , gune horretatik kanpo egonez gero. Hala ere, obren helburua irisgarritasuna hobetzea baldin bada, laguntzak %60a estali ahalko du, gehieneko mugak 10.000 eurokoa eta 5.000 eurokoa izanik kokapenaren arabera.
Beste diru-laguntza batzuen adierazpena
Bizigune programarekin konpromiso adierazpena
< Aurrekoa | Hurrengoa > |
---|