Berriak Eusko Jaurlaritzak aste honetan onartu du Kale Nagusia 4ko eraikinaren desafektazioa, beraz, aurki botatzeko moduan izango da

Eusko Jaurlaritzak aste honetan onartu du Kale Nagusia 4ko eraikinaren desafektazioa, beraz, aurki botatzeko moduan izango da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

80C3854A 0B7E 4B95 93DC 859263C3A3FFUdala gaur goizean Kale Nagusia 2ko bizilagunekin bildu da, lehenengo aldiz aste honetan idatzi bat aurkeztu dutelako udaletxean kale horretako 4 zenbakiko eraikinaren egoeraren inguruko kezka agertuz. Alde biek ondo eta pozik eman diote amaiera bilerari, Javier Zubizarreta alkateak jakinarazi dietenean Eusko Jaurlaritzak herenegun, otsailaren 6ko Gobernu Kontseiluan, onartu zuela Kale Nagusia 4ko etxearen desafektazioa. Hori jakitean, bizilagunen hasierako urduritasuna Udalarekiko esker onean bihurtu da, prozedura guztia zuzen eman duelako.

Desafektazioa Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denean sartuko da indarrean. Behin argitaratuta, etxejabeek eraikina botatzeko proiektua behako dute eta nahi duten enpresari lanak esleitu.

Eraikin hau pribatua da eta orain arte, herenegungo Gobernu Kontseilura arte, babestuta egon da Kultura Ondasun gisa izendatuta zegoelako, Azkoitiko Hirigune Historikoa Monumento Multzo izendapenarekin batera. Horregatik, Udalak ez zuen eskumenik eraikin hori botatzeko. Horrelakoetan, beharrezkoa da aurretik Euskadiko Ondare Arkitektoniko Momumentalaren Aholku Batzordeak etxea desafektatzea –babesa kentzea- hondamendi egoeran daudela aitortu ostean.

Udala etxejabeen eskutik joan da uneoro eta 2016aren amaierarako tramite guztiak eginak zituen Kale Nagusia 4 hondamendi egoeran deklaratu eta desafektazioa aurrera eramateko.

Ondoren Eusko Jaurlaritzak, aurkeztutako txosten teknikoak ontzat eman ostean, desafektazio prozesua hastea erabaki zuen eta horrela argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2017ko urriaren 9an.

Prozesu guzti hau aurrera eraman bitartean, Udalak hainbat neurri hartu behar izan ditu segurtasuna bermatzeko eraikinaren egoerak okerrera egin duelako denborarekin. Esaterako, Kale Nagusia 2ko bizilagunei terrazara ateratzea debekatu zitzaien eta 4 zenbakiko etxearen atzealdeko fatxadaren orri bat bota zen. Esan behar da eraikin osoa ez dagoela babestuta, aurrealdea bakarrik.

Halaber, Udalak ibai aldeko zonaldea itxi eta seinaleztatu egin zuen. Ur Kontsortzioak ere bertatik igarotzen den hornitze hoditeria indartu behar izan zuen zementuarekin prebentzio modura.

Udalak 4 zenbakiko jabeei eskatu die jada prest izateko eraisketa proiektua, behin desafektazioa indarrean sartzen denean, lehenbailehen eraikina bota ahal izateko. Denbora laburreko kontua izango da.  

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut